Hutsuneak eta indarguneak zehaztuta gogoetaren lehen saioan

1saioa_zutikHamasei gatikar, emakumeak gehienak, etorri zien Gatikako euskararen inguruko gogoeta prozesura. Askoren hitzetan,  hiru orduko saioa “uste baino laburragoa eta entretenigarriagoa” izan zen.

Are gehiago, oso emankorra izan zen, euskarak gure herrian dituen hutsune eta indarguneak detektatuta geratu ziren eta bidea zabaldu zuten hurrengo bi saioetarako.

1saioa_laneanEzer baino lehen, motorrak berotzeko, ezagutza jolas bat egin zuten. Eta ondo etorri zen, gerora herriaren diagnostikoa bizi-bizi egiteko. Gatikarrak euskara biziberritzeko gogoz direla argi geratu zen, eta joan zen zapatuan bildutakoek eman zuten lehen urratsa!

 

Orain beste bi saio geratzen dira Gatikan aurrerantzean euskara gehiago erabili dadin zer pauso emango diren erabakitzeko. Lehen saio honetan  hamaiketako ondo irabazi zuten, izan ere, jadanik zehaztuta utzi dituzte herrian euskarak zer hutsune eta zer indargune dituen.

1saioa.taldea

Hutsuneei erantzuteko ekintzak pentsatzea da hurrengo lana. Horretarako, hauxe duzue hurrengo hitzordua:

  • EGUNA: Otsailak 27, zapatua.
  • ORDUA:  10:30etatik 13:30etara
  • TOKIA: Gatikako liburutegia

Etorriko zara, ezta?

Tipi-taupa! ekimenean zehar ateratako argazkiak hemen izango dira ikusgai.

 

                              Gatikarrok, tipi-taupa, etorkizuna ereiten!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude