Gatikako euskararen zuhaitza landatuko dute gazteenek

Otsailaren 19an, 11:00etan izango da Iturriaren ondoan. Euskararen zuhaitza landatuz, bultzada berezia emango diote Gatikan euskara biziberritzeko bideari.

Joan zen ostiralean landatzeko asmoz baziren ere, eguraldi petralarengatik atzeratu beharra izan zen ekimen berezi hau. Hala ere, herriko gazteak Tipi-Taupa ekimenari euren bultzada berezia emango diote ostiral honetan bertan: Gatikako euskararen zuhaitza landatuko dute, Gatikarrok euskararen alde egin dugun apustuaren testigua. Gerezi ondo eder bat da, urtez urte zela hazten den ikusiko duguna, eta hazten doan heinean ikusiz joango gara euskara ere zela erabiltzen den geroz eta gehiago Gatikan.

Gatikar denoi dagokigu orain bai zuhaitza, bai euskara, biak zaintzea, gurean hemendik ehunka urtetara ere euskaraz bizi gaitezen. Herriko zaharrek, gazteek, dendariek, sukaldariek, irakasleek, gurasoek, kirolariek, denek egingo dugu Tipi-taupgereziondoaa!

Otsailaren 27an gogoeta prozesuko bigarren saioa

Joan zen labunbatean abiatu genuen gogoeta prozesua, Gatikan euskara geroz eta gehiago erabiltzeko emango ditugun pausoak zehazten hasteko.

Herrian herrian euskarak zer hutsune eta zer indargune dituen zehaztuta, hurrengo bi saioetan urrats berriak emango ditugu. 

Aurrekoan 16 bildu ginen liburutegian eta badakigu 2.saio honetara Gatikar gehiago ere animatu direla. Agian zeu izango zara euretako bat, ezta?

Hurrengo bi saioak honako egunetan izango dira: otsailak 27 eta martxoak 12.

Oraindik izena emateko garaiz zabiltza! Hemen kontaktua:

Gatikarrok, tipi-taupa, etorkizuna ereiten!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude