Bigarren saioan lehentasunak zehaztu zituzten

Otsailaren 27an hamabost Gatikar elkartu ziren gogoeta prozesuan beste pauso bat emateko. Aurreko saioan aztertu zituzten Gatikan euskarak dituen hutsuneak eta indarguneak; hortik ateratako ondorioez diagnostiko bat egin zuten gero.

Bigarren saio honetan, berriz, diagnosian irtendako hutsuneen sailkapen bat egin eta lehentasunak markatu zituzten. Hutsune horiei zelan erantzun? Bada, bigarren saioan zenbait ideia irten ziren eta azken saioan bete-betean helduko diote gaiari.

Gogoeta 13:00etarako amaitu zuten eta tartean mokadutxo bat ere egin zuten. Horrela berriz ere irtengo dira ideia onak! Hamabostak gogotsu, umorez aritu ziren; talde bikaina ari da Gatikan euskara biziberritzeko!

Hona hemen, gogoetaren bigarren saioak utzitako irudi batzuk:

IMG_1496 IMG_1478 IMG_1475 IMG_1461 IMG_1458 IMG_1457 IMG_1451 IMG_1450

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude