Ekainaren 12an Tipi-Taupa jaia ospatuko dugu!

Zazpi hilabete pasa dira, ziztu bizian, Tipi-Taupa ekimena aurkeztu zenetik hemen, Gatikan. Iazko azaroaren 15ean elkartu ginen euskara biziberritzeko zenbait ekintza egingo genituela iragartzeko.

Geroztik, Gatikarrok, Tipi-Taupa, pauso garrantzitsuak eman ditugu elkarrekin: Txikienek Euskararen Zuhaitza landatu zuten eta jadanik sendotzen hasia dago. Gogoeta prozesu bat ere burutu genuen, eta han erabaki zen Gurasolagun programa martxan jartzea eta herriko komertzioetan eragiten hastea.

Euskararen Kriseiluaren sua 30 familien artean zaindu dugu hilabetez.  Batez ere txikienek jarri dute gogoa horretan, argazkietan beraien irriak ikusi besterik ez dago!

Gatikarrok euskara biziberritzen hasiak gara! Tipi-Taupa agurtu eta hemendik aurrerako bideari  ongietorria egingo diogu ekainaren 12ko jaitxoarekin.

Primeran pasako dugu! Zeu ere etorriko zara, ezta?

tipitaupajaia.sare

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude