Tipi-Taupa jai bizia ospatu genuen ekainaren 12an!

Egun eguzkitsua izan zen pasa den igandekoa eta ez eguraldiak lagundu zuelako soilik, Gatikan egun berezia zela somatzen zen eta eguerdi partean herriko plaza bizitasunez josi genuen.

Gatikarrok euskararekin hartutako konpromisoa sendoa dela erakutsiz hasi genuen Tipi-Taupa eguna, plazan elkartu ginenon artean mural koloretsu eta bizia osotuz.

EKITALDIA6

MURALA MURALA2 MURALA3

Ostean, 12:30ak inguruan, hasi zen ekitaldia Gaztelekuan. Berrogeita hamar bat elkartu ginen bertan eta euskara biziberritzeko burutu dugun ekimenaren laburpentxoa jaso genuen Lexuri eta Amaiaren eskutik.  Beraiek esandakoari lotu zitzaien parte hartu dugunon irudiekin egindako bideoa:

Iazko azaroraino joan ginen Tipi-Tauparen hasiera gogoratuz, eta hemendik aurrera jarraituko dugun bidean jarri genituen begiak.

Ekitaldi xumea bezain hunkigarria izan zen, berriz ere Gatikarrok euskararen alde gogotsu ekiten hasiak garela erakutsi zuena.

EKITALDIA EKITALDIA2 EKITALDIA3 EKITALDIA4 EKITALDIA5

Euskaraz 365 egunez arituko garela, egunero euskara erabiliko dugula dioten kamisetak  zozketatuz amaitu genuen ekitaldia, kanpoan zain baitzen txikientzat prestatutako sorpresa berezia: zirko tailerra! Zalaparta, jolasa, bizitasuna, barreak eta kolorea nagusi Gatikako plazan, euskarari gogoz eragingo dioten txikien indarraren seinale!

1

ZIRKO2 ZIRKO3 ZIRKO4 ZIRKO5 ZIRKO6

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude