Tipi-Taupa jai bizia ospatu genuen ekainaren 12an!

Egun eguzkitsua izan zen pasa den igandekoa eta ez eguraldiak lagundu zuelako soilik, Gatikan egun berezia zela somatzen zen eta eguerdi partean herriko plaza bizitasunez josi genuen.

Gatikarrok euskararekin hartutako konpromisoa sendoa dela erakutsiz hasi genuen Tipi-Taupa eguna, plazan elkartu ginenon artean mural koloretsu eta bizia osotuz.

EKITALDIA6

MURALA MURALA2 MURALA3

Ostean, 12:30ak inguruan, hasi zen ekitaldia Gaztelekuan. Berrogeita hamar bat elkartu ginen bertan eta euskara biziberritzeko burutu dugun ekimenaren laburpentxoa jaso genuen Lexuri eta Amaiaren eskutik.  Beraiek esandakoari lotu zitzaien parte hartu dugunon irudiekin egindako bideoa:

Iazko azaroraino joan ginen Tipi-Tauparen hasiera gogoratuz, eta hemendik aurrera jarraituko dugun bidean jarri genituen begiak.

Ekitaldi xumea bezain hunkigarria izan zen, berriz ere Gatikarrok euskararen alde gogotsu ekiten hasiak garela erakutsi zuena.

EKITALDIA EKITALDIA2 EKITALDIA3 EKITALDIA4 EKITALDIA5

Euskaraz 365 egunez arituko garela, egunero euskara erabiliko dugula dioten kamisetak  zozketatuz amaitu genuen ekitaldia, kanpoan zain baitzen txikientzat prestatutako sorpresa berezia: zirko tailerra! Zalaparta, jolasa, bizitasuna, barreak eta kolorea nagusi Gatikako plazan, euskarari gogoz eragingo dioten txikien indarraren seinale!

1

ZIRKO2 ZIRKO3 ZIRKO4 ZIRKO5 ZIRKO6

Ekainaren 12an Tipi-Taupa jaia ospatuko dugu!

Zazpi hilabete pasa dira, ziztu bizian, Tipi-Taupa ekimena aurkeztu zenetik hemen, Gatikan. Iazko azaroaren 15ean elkartu ginen euskara biziberritzeko zenbait ekintza egingo genituela iragartzeko.

Geroztik, Gatikarrok, Tipi-Taupa, pauso garrantzitsuak eman ditugu elkarrekin: Txikienek Euskararen Zuhaitza landatu zuten eta jadanik sendotzen hasia dago. Gogoeta prozesu bat ere burutu genuen, eta han erabaki zen Gurasolagun programa martxan jartzea eta herriko komertzioetan eragiten hastea.

Euskararen Kriseiluaren sua 30 familien artean zaindu dugu hilabetez.  Batez ere txikienek jarri dute gogoa horretan, argazkietan beraien irriak ikusi besterik ez dago!

Gatikarrok euskara biziberritzen hasiak gara! Tipi-Taupa agurtu eta hemendik aurrerako bideari  ongietorria egingo diogu ekainaren 12ko jaitxoarekin.

Primeran pasako dugu! Zeu ere etorriko zara, ezta?

tipitaupajaia.sare

Euskararen Kriseilua etxez-etxe Gatikan!

Apirilaren 18an heldu zen Gatikara Euskararen Kriseilua eta, geroztik, herriko familia askotan ari dira bere garra mimoz zaintzen. Txoritxo batek kontatu digu azken aldian Euskararen Kriseilua poz-pozik dabilela, ile koloretsu-koloretsuaz eta bizi-bizi. Ziur Gatikarrek badugula horretan zerikusirik, ezta?

Maiatzaren 30era arte izango da geurean bisitan, eta orain artean etxean zaindu dutenen  argazkiak heldu eta heldu ari zaizkigu! Ikusi nahi? Hemen dituzue!

IMG-20160512-WA0011 IMG-20160512-WA0010 IMG-20160512-WA0009 IMG-20160512-WA0008 IMG-20160512-WA0007 IMG-20160512-WA0006 IMG-20160512-WA0004 IMG-20160427-WA0001 IMG_6774

WhatsApp-Image-20160505(1)WhatsApp-Image-20160505(3)
WhatsApp-Image-20160505(2) WhatsApp-Image-20160505(5) WhatsApp-Image-20160505(4) WhatsApp-Image-20160505(6) WhatsApp-Image-20160505(7) WhatsApp-Image-20160505(9) WhatsApp-Image-20160505(8) WhatsApp-Image-20160505(10) WhatsApp-Image-20160505

m191 m192 m193 m194

EUSKARAREN-KRISEILUA_02 EUSKARAREN-KRISEILUA_03 EUSKARAREN-KRISEILUA_09 EUSKARAREN-KRISEILUA_11 EUSKARAREN-KRISEILUA_13

m195 m196 m197

unnamed (1)

Gurasolagun programa sortu eta herriko komertzioetan eragin

Martxoaren 12an gogoeta prozesuko azken saioa eginik, hemendik aurrera Gatikarrak izango gara, geuk markatu ditugun helburu eta moduekin, herrian euskara biziberritzeko pausoak emango ditugunak.1

Gatikan euskarak dituen hutsuneak eta indarguneak aztertuta, diagnostiko bat egin zuten lehen saioan. Bigarrenean, berriz, diagnosian irtendako hutsuneak sailkatu eta erronkak markatu. Hirugarrenean zehaztu zituzten aurrera begira landu beharreko estrategiak. Gatikan zelan biziberritu euskara?

estrategiak1estrategiak2

Azken saioan hamahiru pertsona elkartu ziren, betiko lekuan, betiko orduan, betiko energiaz. Bete-betean heldu zitzaion gaiari, berehala hasi ziren sakontzen ideietan eta bozketa bidez erabaki zen herriko indarrak bi taldetan banatzea:

taula2

  • Gurasolagun programa jarriko du martxan talde batek.
  • Herriko komertzioetan erangingo du beste taldeak.

Giro atseginean beti ekiten zaionez gustura, hirugarren saioan ere mokadutxoa izan zen gogoetan utzitako indarrak berreskuratzeko. Talde bikaina aritu da, gogotsu, herrian euskara zelan biziberritu elkarrekin pentsatzen.

talde_handia1

Momentu aberasgarriak izan dira eta hemendik aurrerako bidea marraztuta geratu da.

Orain Gatikarron esku dago, tipi-taupa, pausoak sendo ematen jarraitzea, gure herrian euskararen zuhaitza indartsu hazi dadin!

taldean1taldean2taula1

Bigarren saioan lehentasunak zehaztu zituzten

Otsailaren 27an hamabost Gatikar elkartu ziren gogoeta prozesuan beste pauso bat emateko. Aurreko saioan aztertu zituzten Gatikan euskarak dituen hutsuneak eta indarguneak; hortik ateratako ondorioez diagnostiko bat egin zuten gero.

Bigarren saio honetan, berriz, diagnosian irtendako hutsuneen sailkapen bat egin eta lehentasunak markatu zituzten. Hutsune horiei zelan erantzun? Bada, bigarren saioan zenbait ideia irten ziren eta azken saioan bete-betean helduko diote gaiari.

Gogoeta 13:00etarako amaitu zuten eta tartean mokadutxo bat ere egin zuten. Horrela berriz ere irtengo dira ideia onak! Hamabostak gogotsu, umorez aritu ziren; talde bikaina ari da Gatikan euskara biziberritzeko!

Hona hemen, gogoetaren bigarren saioak utzitako irudi batzuk:

IMG_1496 IMG_1478 IMG_1475 IMG_1461 IMG_1458 IMG_1457 IMG_1451 IMG_1450

Euskararen zuhaitza landatu dute eskolakoek!

Goizeko 11:00etan elkartu dira iturri ondoan Gatikar gazteenak, eta euskararen zuhaitza landatu dute. Gerizondo gazte-gaztea da, fruitu asko emango dizkiguna Gatikarroi. Zuhaitz hau  gure herrian euskara bezala bizi-bizi haziko da, denon artean zainduko dugulako! 

Hemen dituzue gaur, Euskararen zuhaitzaren landaketak utzitako zenbai irudi:  

7046eee0-e2e8-4c6e-85e1-61517b1418a3 464699f1-7d4c-4980-ad39-5ce4954dd02c 6114320d-c62a-4875-8507-af0a30deeb06 f3cc0e00-9134-4abf-ac9f-4cf04dfa9014 56136f16-233f-4ebe-9bd4-1d5d19bfe4f0 179f1679-5141-4681-a8da-f66398cce301 085b56fc-93b8-4084-8993-5dcda45e51a1 35aac5ab-a3a6-446d-8c4b-d953f3541c2f 54e63e6e-307f-4a65-a36c-26fca0665773 49b7aa01-78cd-47d3-adcf-2cf591f07fb5 01fc249b-86ff-446b-9a06-bdac60fec975 5e3c3e60-bc66-47b9-9078-0e6f50716d02 494d028a-a94b-4fe4-aea1-4ace55705f78 AtblOSks_8MgPF9daRY5bSeTwcvHUU5C5KVNMPCK_V-e 0c09c37c-a7d4-4383-a6db-ff2e98d837b3 AtT4_uNFISbxrCFZTLJx5JNGSOKcDOEveiFCtsySm37V AuIjBCoVMuCVrtZrxn11uaguspPcuPpRCi5z5m9jc0K1

Gatikako euskararen zuhaitza landatuko dute gazteenek

Otsailaren 19an, 11:00etan izango da Iturriaren ondoan. Euskararen zuhaitza landatuz, bultzada berezia emango diote Gatikan euskara biziberritzeko bideari.

Joan zen ostiralean landatzeko asmoz baziren ere, eguraldi petralarengatik atzeratu beharra izan zen ekimen berezi hau. Hala ere, herriko gazteak Tipi-Taupa ekimenari euren bultzada berezia emango diote ostiral honetan bertan: Gatikako euskararen zuhaitza landatuko dute, Gatikarrok euskararen alde egin dugun apustuaren testigua. Gerezi ondo eder bat da, urtez urte zela hazten den ikusiko duguna, eta hazten doan heinean ikusiz joango gara euskara ere zela erabiltzen den geroz eta gehiago Gatikan.

Gatikar denoi dagokigu orain bai zuhaitza, bai euskara, biak zaintzea, gurean hemendik ehunka urtetara ere euskaraz bizi gaitezen. Herriko zaharrek, gazteek, dendariek, sukaldariek, irakasleek, gurasoek, kirolariek, denek egingo dugu Tipi-taupgereziondoaa!

Otsailaren 27an gogoeta prozesuko bigarren saioa

Joan zen labunbatean abiatu genuen gogoeta prozesua, Gatikan euskara geroz eta gehiago erabiltzeko emango ditugun pausoak zehazten hasteko.

Herrian herrian euskarak zer hutsune eta zer indargune dituen zehaztuta, hurrengo bi saioetan urrats berriak emango ditugu. 

Aurrekoan 16 bildu ginen liburutegian eta badakigu 2.saio honetara Gatikar gehiago ere animatu direla. Agian zeu izango zara euretako bat, ezta?

Hurrengo bi saioak honako egunetan izango dira: otsailak 27 eta martxoak 12.

Oraindik izena emateko garaiz zabiltza! Hemen kontaktua:

Gatikarrok, tipi-taupa, etorkizuna ereiten!

Hutsuneak eta indarguneak zehaztuta gogoetaren lehen saioan

1saioa_zutikHamasei gatikar, emakumeak gehienak, etorri zien Gatikako euskararen inguruko gogoeta prozesura. Askoren hitzetan,  hiru orduko saioa “uste baino laburragoa eta entretenigarriagoa” izan zen.

Are gehiago, oso emankorra izan zen, euskarak gure herrian dituen hutsune eta indarguneak detektatuta geratu ziren eta bidea zabaldu zuten hurrengo bi saioetarako.

1saioa_laneanEzer baino lehen, motorrak berotzeko, ezagutza jolas bat egin zuten. Eta ondo etorri zen, gerora herriaren diagnostikoa bizi-bizi egiteko. Gatikarrak euskara biziberritzeko gogoz direla argi geratu zen, eta joan zen zapatuan bildutakoek eman zuten lehen urratsa!

 

Orain beste bi saio geratzen dira Gatikan aurrerantzean euskara gehiago erabili dadin zer pauso emango diren erabakitzeko. Lehen saio honetan  hamaiketako ondo irabazi zuten, izan ere, jadanik zehaztuta utzi dituzte herrian euskarak zer hutsune eta zer indargune dituen.

1saioa.taldea

Hutsuneei erantzuteko ekintzak pentsatzea da hurrengo lana. Horretarako, hauxe duzue hurrengo hitzordua:

  • EGUNA: Otsailak 27, zapatua.
  • ORDUA:  10:30etatik 13:30etara
  • TOKIA: Gatikako liburutegia

Etorriko zara, ezta?

Tipi-taupa! ekimenean zehar ateratako argazkiak hemen izango dira ikusgai.

 

                              Gatikarrok, tipi-taupa, etorkizuna ereiten!

 

 

Gatikarron gogoeta prozesua hastear da!

Hiru larunbat goizetan egingo dugu gogoeta, Gatikan euskararen erabilera indartzeko zer pauso emango ditugun erabakitzeko. 

Gaur ez ezik, etorkizunean ere euskaraz bizi nahi dugulako, Gatikarrok gure herrian euskara biziberritzeko erronkari heldu genion iazko irailean. Horretarako abiatu genuen Tipi-Taupa ekimena.

Lau ekintza nagusi burutuko ditugu 2016ko irailera bitarte. Haietako bat da Gatikarrok otsailean hasiko dugun gogoeta prozesua: oso garrantzitsua da berton ahalik eta herritar gehienek parte hartzea, bertan erabakiko baita Gatikan aurrerantzean zer pauso emango diren euskara biziberritzeko.

Gogoeta prozesua hiru saiotan burutuko da, hiru larunbat goizetan elkartuko gara Gatikako liburutegian:

  • EGUNAK: otsailak 13, otsailak 27 eta martxoak 12.
  • ORDUA: 10:30ean
  • TOKIA:  Gatikako Liburutegian

Minutu batean, Gipuzkoako Soraluze herrian prozesua zelan egin zuten ikusi nahi?

Asmoa da elkartzen garenok buruan ditugun ideiak eta galderak konpartitzea, prozesutik irtetea ekiteko gogoz eta denon artean pentsatutako irizpide batzuekin esku artean.

Gogoeta errazteko, Euskaltzaleen Topaguneko kideek lagunduko gaituzte saioak bideratzen. Garrantzitsua da jakitea zenbat elkartuko garen eta, horregatik, parte hartu nahi dugun guztiok eman behar dugu aldez aurretik izena:

Denbora antolatuta, ziur ahalegina egin dezakezula, ezta? Orain dugu aukera herrian euskara berpizteko, jarri dezagun ideien makina martxan!

Gatikarrok, tipi-taupa, etorkizuna ereiten!