Gatikarrok herrian euskara biziberrituz!

Gaur ez ezik, etorkizunean ere euskaraz bizi nahi dugu Gatikan. Horregatik, herritar guztiak bildu dituen erronka bati eutsi diogu:  denon artean pentsatu, erabaki eta ekingo diogu herrian euskaraz jarduteko ohitura nagusitu dadin.

Beste hGATIKAerri batzuk ere abian dira, eman dituzte urratsak norabide horretan; Hondarribian eta Soraluzen, adibidez. Eta, geu bezalaxe, Diman ere hastekoak dira.

Baina, Gatika herri euskalduna izanda, ez al gara euskaraz bizi? Bai, noski! Baina badira geurean euskara geroz eta gutxiago erabiltzen dela erakusten duten datu bi:

  • 1981etik 2011ra bitartean gatikako euskaldun kopurua jaitsi egin da ( %90,2 izatetik %71,2ra)
  • 1981ean Gatikarron %75,9ak euskaraz aritzen ginen euskaraz etxean. 2011ean, berriz, %37a besterik ez.

Soziolinguistika Klusterrak egindako azcropped-tipitaupalogoa_karratua.jpgken azterketatik ateratako datuak dira.

Eta azterketa horren arabera, EAEn euskaldun kopurua handitu den arren, gutxitu egin da %80 baino euskaldun gehiago dituzten herrien kopurua. Gatika da horietako bat.

Hala ere,  hemen euskara da oraindik nagusi eta normaltasunez erabiltzeko aukera dugu. Eta erronka berri honen helburua da euskararen erabilera eta euskara lehen hizkuntza dugunon kopurua handitzea.

Bide horretan lehen urratsak emateko, Euskaltzaleen Topagunearen laguntza izango dugu: Besteak beste, gogoeta bat dute prestatuta, Gatikarrok aurrera begira zer egin erabakitzeko ideiak modu errazean partekatu ditzagun.
Ekimena  2015eko irailean hasi zen mugitzen, Tipi-taupa ekimena joan zen azaroaren 19an aurkeztu zen eta 2016ko irailera arte burutuko da, lau ekintza nagusi burutuz:

 

                                         1. Sentsibilizazio tailerrak

2. Gogoeta prozesu parte hartzaileak

                                         3. Euskararen kriseilua

4. Guraso eta haurrentzako tailerrak